Kaltetutako hortza atera gabe tratatzeko teknikari deritzo. Garbitu eta kaltetutako azalera tratatzen da, nagusiki txantxar edo golpez kalteturiko hortzak.
Hauek dira faktorerik garrantzitsuenak: Bakteriak, azukre ugariko dietak eta hortzaren kalte arruntak, zuloak...
Hortzaren muina atera, material inertez bete eta seilatzean datza teknika hau. Apurturiko hortzetan aplikatzen da, baita txantxar sakonetan eta pulpitis izeneko lesioetan ere. Azkenengo honek ez du atzera bueltarik eta aukera bakarra muina atera eta hortzaren obturazio osoa egitea da. Pulpitisa gehienbat txantxar sakonek eraginda irtetzen da. Hortz muinaren infekzioa sortzen du eta hau hareagotu egin daiteke estimulu hotz nahiz beroekin eta baita janari gozo eta azidoekin ere.
Hortz ehunen (entziak, ehun periodontalak, sustraiak eta hezur albeolarrak) egoera eta gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzen dituen espezialitate odontologikoa da, osasunaren manteinua, funtzionamendua eta estetika bermatzeko.
Gaixotasun periodontala gingibitis (entziaren odolustea eta hantura) edo periodontitisen ondorioz azaltzen da eta honek hortza eusten duen hezurrari eragiten dio. Ez bada garaiz tratatzen hortzaren galera osoa ekar dezake.
Aho osasuna eta estetikarekin zerikusia duten arazoak konpontzen dituen espezialitate odontologikoa da. Hortzen asimetriak, diastemak eta hortzen kolore aldaketak konpondu daitezke.
Inplanteak, protesiak edo ahoaren funtzionamendua eta estetika bermatuko dituen sustantzien planifikazioan, instalazioan eta manteinuan oinarritzen den espezialitatea da Inplantologia. Inplanteak hortzak falta diren tokietan instalatzen dira, baita kaltetutako hortzak ordezkatzeko ere.
Titanio puruz egindako torloju bat da inplantea, hortzaren integrazioa bermatuko duen tratamendu bereziak jaso dituena. Bio-bateragarria den protesi medikoa da, giza gorputzean jartzeko bateragarria dena eta osasun kontrol ugari pasa dituena bere fabrikazioan.
Prezisio altuko pieza da, indar handiak jasateko diseinatua izan dena, batik bat murtxikaketan maxilarrak egiten dituen mugimenduak. Mekanizazio zehatzekin egina izan da, gerora gainean jarriko den hortzak ahoan lasaierarik izan ez dezan.
Honegatik oso garrantzitsua da kalitate bermatuzko inplanteak erabiltzea.
Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) garrantzitsua eta beharrezkoa da neska-mutilen aho eta hortzen osasuna eta osasun orokorra bermatzeko, bizitzan zehar hortzak osasuntsu mantendu ahal izateko hortz-haginak ondo garatuz eta zainketa-ohitura egokiak hartuz euren bizitzako oinarrizko adinean.
Urteroko haurren hortz-azterketak, PADIren zainketa prebentibo eta konpontzaileek eta etxe bakoitzean hortzak garbitzeko ohiturak belaunaldi berriak txantxarrik gabe haz daitezen lagundu dute, arazo handiak eragotziz horrela gaur egun zein etorkizunean.
PADIko odontologoaren urteroko azterketa oinarrizkoa da txantxarrari ahalik eta lasterren aurre egiteko, hasierako faseetan sintomarik gabeko gaixotasuna baita eta erraz prebenitu daitekeena.
Haurren hortz-osasuna familien lankidetzaren menpe dago neurri handi batean.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-cksalu04/eu/contenidos/informacion/padi/eu_padi/padi.html